2016/07/18


ARAUDIA (eus) / NORMATIVA (es)


“AMARAKO JAIAK I. 3X3 saskibaloi txapelketa” Uztailaren 29ean jokatuko da Amara Jai batzorde  festetako egitarauaren bornean.

Txapelketa hau Arroka plazan jokatuko da  goizeko 10:00etan hasita.
GGNeskek zein mutilek parte har dezakete eta honako mailetan: Infantilak, kadeteak, Junior eta Senior.
-Infantilak: 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak
-Kadeteak: 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak
-Juniorrak: 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak
-Seniorrak: 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak


Izen-emateak Uztailaren 26a baino lehen egin behar dira, helbide honetan:  3x3amara@gmail.com 
Jarri: Taldearen izena, Jokalariak eta adina
Izen-emateak dohakoak izango dira


Partida guztietan epai-lanak zelaiko arduradun batek beteko ditu eta honek hartuko ditu erabakiak ohar-hartzailearekin batera.

Partidak bukatutzat emango dira bi taldeetako batek 21 puntu lortzen dituenean edo 15 minutu betetzen direnean. Garailea puntu gehien lortzen dituena izango da. (Saskiratze bakoitza puntu 1 balio du eta tripleak 2 puntu)

Taldeei irabazi duten partida bakoitzeko punto bat emango zaie eta berdinketa gertatzen bada “basket average”a kontuan hartuko da.


Antolakuntzak txapelketa honetan parte hartzeagaitik jasan dezaketen lesioak ez ditu bere gain hartuko eta lapurketaren bat gertatuz gero.
Kirolari guztiak baimena ematen diote antolatzaileei partidan zehar argazkiak atera eta hauek erabil ditzaten bere festak bultzatzeko.
Edozein desadostasun gertatuz gero txapelketaren antolatzaileak alde-bateko erabakia hartuko lukete, bi aldeak entzun ondoren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario